Noticias Camping Zumaia

telefono-camping-zumaia +34 943 86 04 75  

+34 626 721 302  whatsapp-camping-zumaia

 flickr 32  facebook 32   youtube 32   google plus

camping-zumaia

Euskal Kostaldeko Geoparkearen kanpinaz gozatzera etor zaitez

ERRESERBA BALDINTZAK

BUNGALOWAK

•    Uztaila eta abuztuan gutxieneko egonaldia zazpi gauekoa izango da: ostiraletik ostiralera edota igandetik igandera
•    Beste hilabeteetan gutxieneko egonaldia bi gauekoa izango da
•    Gau bateko erreserbak, leku librearen arabera (telefonoz kontsultatu)
•    Sarrera ordua arratsaldeko 16:00etan da eta irteera ordua 12:00etan. Erabilgarritasun egoeraren arabera irteera 20:00rak arte atzera daiteke gehigarri bat ordainduta
•    Maindireak eta toallak jartzen dira
•    Bungalow barruan ez dira zakurrak onartzen
•    Irteeran bungalowa jasota eta garbituta utzi behar da. Aukerako garbitasun zerbitzua kontratatu ahal izango da egonaldiaren amaieran 50€ ordainduta
•    Erretzea debekatuta dago


PARTZELAK

•    Uztaila eta abuztuan gutxieneko egonaldia 5 gauekoa izango da
•    Beste hilabeteetan gutxieneko egonaldia bi gauekoa izango da
•    Irteera ordua 12:00etan da. Erabilgarritasun egoeraren arabera irteera 20:00rak arte atzera daiteke gehigarri bat onartuta
•    Zakurrak beti lotuta joan behar dute
 
■ Erreserba konfirmatzeko egonaldi osoaren kostuaren %40ko aurrerapena ordaindu behar da, aurre-erreserba egin eta zazpi egun igaro aurretik
■ Erreserba bat bertan behera uzteko bezeroak idatziz komunikatu beharko dio beti kanpinari, banketxearen datuekin dagokion diru-itzulera bideratzeko. Erreserba ezeztatzeagatik ondorengo kopuruak atxikiko dira kalte-ordain gisa:
□ Bidalitako kopuruaren %5, ostatua okupatzeko finkatutako data baino 30 egunetik gorako aurrerapenarekin ezeztatzen bada erreserba
□ %40, ezeztapena 15-30 eguneko aurrerapenarekin egiten bada
□ %60, ezeztapena 7-15 eguneko aurrerapenarekin egiten bada
□ %100, ezeztapena 7 egun edo gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada
■ Erabiltzaileak osorik ordaindu beharko du hitzartutako/erreserbatutako egonaldia. Erreserbatutako egun batzuetan ez bada bungalowa erabiltzen, edozein motibogatik, egun horiek ez dira deskontatuko.
■ Bezeroak ardura hartzen du kanpineko instalazioak eta bungalowetako tresna eta elementu guztiak egoki erabiltzeko.
■ Sartzerakoan, 100 euro ordainduko dira, dirutan, fidantza gisa, bungalowean izan daitezkeen kalteengatik edo egin beharreko aparteko garbiketengatik. Diru hori azken egunean itzuliko zaio bezeroari, behin bungalowa egoera onean dagoela egiaztatu ondoren.