Noticias Camping Zumaia

telefono-camping-zumaia +34 943 86 04 75  

+34 626 721 302  whatsapp-camping-zumaia

 flickr 32  facebook 32   youtube 32   google plus

camping-zumaia

Euskal Kostaldeko Geoparkearen kanpinaz gozatzera etor zaitez

GeoTurismoa Gipuzkoan

Euskal Kostaldeko Geoparkea, Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta Euskal mendien artean dago kokatua. 2010az geroztik Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da UNESCOk babestuta dago.

Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu. Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz-geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute, Flysch izenekoa. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milio urte baino gehiago irakur daitezke bertan. Bisitariak itsaslabarretan oinez ibil daitezke edota itsasontzian ibilaldi ederra egin, denboran zehar bidaiatzeaz gainera hainbat aurkikuntza egiteko, esaterako, geruza horien artean dinosauroen desagerpenarekin zuzenean itutako lerro beltz bat ikusi ahal izango dugu.

zumaia-kanpina-geoturismoa

Karst

Kostaldetik barrualdera joanda, Karstaren mundua aurkituko dugu. Denbora hemen betirako gelditu dela dirudi. Bertan, Europako herri zaharrenetakoaren kultura eta ohiturak ezagutu ahal izango ditugu. Han-hemenka dauden kobazuloetako asko gure arbasorik urrunenen bizileku izan ziren, horien artean, Ekaingo kobazuloa, Gizateriaren Ondare izendatua.

euskal-kostaldeko-geoparkea

Zer da Geoparke bat?

Geoparkeak garapen jasangarrirako estrategien aldeko apustua egiten duten lurraldeak dira, euren balio natural eta kulturaletan oinarriturik. Euskal kostaldeko Geoparkea, Euska Herrian zein Kantaurialdean lehendabizikoa, asmo hauek Zumaia, Deba eta Mutikuko herrietan praktikan jartzeko izpirituarekin eratu da.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkean baliabide naturalak balioan jartzeko helburuarekin dihardugu lanean, bereziki eremu geologikoa, baina baita gure lurraldearen kultura propioa ere. Geure ondarea babestu nahi dugu belaunaldi berriei igortzeri.

ekainberri    Zestoa

 

Informazio hau eta gehiago Geoparkearen web gunean aurki dezakezue, argazkiak ere Geoparkeak utzitakoak dira.

Link interesgarriak

www.geozumaia.net

www.begi-bistan.com

www.algorri.eu